GORBEIAKO PARKE NATURALA

Natura-Parkeetara joateko ibilaldiak

Informazioa

Euskadiko Parke Natural handiena da, Elai Etxetik 20 bat minutura. Gorbeian zuhaitz hostoerorkorrek -batez ere pagadi eta hariztiak- 20000 hektareatik gora betetzen dituzte eta baso horietan barrena makina bat kondaira eta txoko magiko sakabanatzen dira han-hemenka. Ingurune horiek okil beltzaren, okil txikiaren eta kaskabeltz txikiaren gordelekuak dira, beste batzuen artean.

Erdi-erdian Gorbeiako tontorra dago, Bizkaiak eta Arabak elkarrekin partekatzen duten gailurrik altuena.